XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Lan baldintzak.

Lana goiz eta arratsaldeko lanegun zatituan egingo du.

Eskuratuko den soldata EFAPEBAEko 11. mailari dagokiona izango da, lehenengo sei hilabeteetan, hauek iraganik lanpostuaren baloraziotik ateratako maila aplikatuko zaiolarik.

3. Eginkizunak.

a) Pertsona, familia eta kolektiboei komunitatean eskura dauden gizarte baliabideei buruzko informazioa eta aholkularitza ematea.

b) Orientatzea eta, kasua balitz, hala behar duten kasuak oinarrizko edo bereizituriko mailetarantz bideratzea.

c) Osasun eta hezkuntza zerbitzu publikoekin lankidetzan aritzea, haien eginkizunak aurrera eramaten.

d) Administrazio Publikoek drogamenpekotasunen prebentzio alorrean aurrera eramaten dituzten iharduketekin lankidetzan aritzea.

e) Drogamenpekotasun alorrean parte hartzeko dauden irabazi asmorik gabeko ekinbideak bultzatzea.

g) Pertsona, familia eta gizarte kolektiboei informazio eta orientabide espezifikoa ematea drogamenpekotasunaren fenomenoari buruz.

h) Drogamenpekotasunen prebentzio komunitarioan iharduteko programa espezifikoen garapenean sartzen diren iharduketa guztiak.

i) Udalbatzak gai honen gainean hartzen dituen erabakien kudeaketa.

j) Programa espezifikoak martxan jarri eta dinamizatzeko ardura izatea.

k) Bere gaineko nagusiak agintzen dioen beste edozein eginkizun .

4. Izangaien baldintzak.

Lehiaketa-oposizioan onartua izateko eta bertan parte hartu ahal izateko, izangaiek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:

a) Nazionalitate espainiarra izatea.

b) Adinez nagusi izatea.

c) Unibertsitateko erdi mailako titulua edo parekoaren jabe izatea.

d) Kontratu gai den zerbitzuaren berezko eginkizunetan aritzea galeraziko duen tatxa fisiko, psikiko edo bestelakorik ez izatea.

e) Ezgaitasun edo bateraezintasun kausatan sarturik ez egotea.

f) 3. hizkuntz eskakizunaren araberako euskarazko ezaguerak, gutxienez.

Lanpostuari 4. hizkuntz eskakizuna dagokionez, kontratazio unetik aurrera, urte t'erdiko epean, luze jota ere, 4. eskakizunaren jabe dela egiaztatu beharko du.

Epe hori amaiturik egiaztatuko ez balu, kontratua bukatutzat emango da eta plaza betetzeko deialdi berri bat egingo, Udalak egoki erizten badio.

g) Disziplinazko espedientearen bitartez ezein Administraritza Publikoren zerbitzutik bereizia ez izana, ez eta eginkizun publikoetan iharduteko ezgaitua ez egona ere.

5. Instantziak.

Lehiaketa-oposizioan parte hartzeko eskabide instantzietan 4. oinarrian jasotako baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute eta haiei curriculum vitae eta 8. oinarrian azaldutako alegaturiko merezimenduen egiaztagiriak erantsiko zaizkie, nahitaezko baldintza lehiaketan kontutan hartua izateko.